Pentsamenduak festan

Bidalketa data 2010 Ekaina 17th Tutoretza sailan egilea: larramendilh5a

 OSASUNKUME leihaketan 1.go saria irabazi dugu lan honekin.

Get the Flash Player to see this player.

AZTERKOSTA

Bidalketa data 2010 Maiatza 17th Txanela sailan egilea: larramendilh5a

Ikastolan jarritako azalpen panelak taldeka irakurri eta besteei aurkeztu genizkien. Guztira 8 panel ziren eta gure kostaldeko arlo desberdinak azaltzen zituzten. Hona hemen gure azalpenen uneak:

4.jpg

3.jpg

21.jpg

1.jpg

Zergatik?

Bidalketa data 2010 Apirila 22nd Txanela sailan egilea: larramendilh5a

Jaki izoztuak izozkailutik ateratzen ditugunean, ukituz gero, gure atzamarrak izotzetan erantsita  geratzen dira. ZERGATIK?

Itsasoko ura gazia dela gauza jakina da. Lagun batek esan zidan itsasoan bizi diren bakailaoengatik   gertatzen dela hori. Egia ote da? Eta hala ez bada, zuk ba al dakizu ZERGATIK den gazia itsasoko ura?

Un programa de Radio (Proyecto de Lengua Castellana)

Bidalketa data 2010 Apirila 19th Gaztelera sailan egilea: larramendilh5a

 radio.jpg

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Aristoteles-en usteak, erdia ustel?

Bidalketa data 2010 Apirila 16th Txanela sailan egilea: larramendilh5a

Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko hiru arrazoi eman zituen:

1.    Izarrak ez dira munduko leku guztietan altura berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.

aristoteles.jpg

2.    Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.

3.    Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenengo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta azkenean ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurra biribila da, zalantza izpirik gabe.

Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela iruditzen al zaizue? Zergatik?

Aristotelesek eman zituen hiru arrazoietatik zein dela iruditzen zaizue erabakigarriena? Zergatik?

Newtonen sagarra, ilargia eta grabitatea

Bidalketa data 2010 Apirila 16th Txanela sailan egilea: larramendilh5a

Isaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako: “Sagarra lurrera erakartzen duen indar bera da Ilargia Lurrari lotzen diona”.

newton.jpg

Newtonek zioen, sagarra zuhaitzetik erorarazten zuen indarra grabitatea zela. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?
Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?

Garai Modernoak (Galderak)

Bidalketa data 2010 Martxoa 5th Txanela sailan egilea: larramendilh5a

Badakizue nor den Garai modernoak pelikularen zuzendaria?
a. Bai jakina, Orson Welles da.
b. Nik uste dut zuzendaria Charles Chaplin dela.
c. Pelikula honen zuzendaria Neil Armstrong da.

Eta zeintzuk dira aktoreak?
a. Aktore nagusia Orson Welles bera da.
b. Ba, protagonista Charlot da, Charles Chaplinen pertsonaia ezaguna.
c. Protagonista Santiago Segura da eta gero beste ezagun batzuk ere agertzen
dira.

Badakizue noizkoa den?
a. Pelikula oso zaharra da, 1910 edo 1911koa uste dut.
b. Pelikula duela berrogei urtekoa da gutxi gorabehera, 1960koa edo.
c. Pelikula hau gutxi gorabehera l930ekoa izango da.

Kolorez eginda dago ala zuri-beltzean?
a. Zuri-beltzean eginda dago.
b. Kolorez eginda dago. Kolorez egin zen lehenetarikoa da.

Eta mutua da ala badauka ahotsik?
a. Ez, ez da mutua.
b. Ez da guztiz mutua. Esaldi batzuk esaten dira baina oso gutxi.
c. Pelikula mutua da bai.

Zein motatako pelikula da, komikoa, beldurrezkoa, tragedia,..?
a. Umorea badauka baina ez da komedia huts bat. Kritika sozial zorrotza ere
badauka.
b. Umore pelikula bat da. Barre piloa egiten duzu hasieratik amaitu arte.
c. Ez da batere komikoa pelikula hau. Nahiko tristea eta gogorra da.

Badakizue zein den pelikularen gaia?
a. Fikziozko pelikula da. Etorkizunean gure bizimodua zelakoa izango den azaltzen
da.
b. Lantegi handi bateko langile baten bizimodua kontatzen du.
c. Bizimodu modernoari buruzkoa da pelikula: musika modernoa, jantziak…

Hurrengo orrialdea »